XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Sarrera: 1.1. Egintza ez-zilegi zibila eta penala: berdintasunak eta berezitasunak; 1.2. Araudiaren bikoiztasuna; 1 3. Zehapen zibilaren eta penalaren arteko ezberdintasunak; 1.4. Sententzia penalaren eragina ebazpen zibilarekiko; 1.5. Erantzukizun zibilaren asegurua kaltetuaren babes istrumentu. 2. Erantzukizun zibilaren araudi zehatza kode penalean: 2.1. Erantzukizun zibilaren edukia; 2.2. Erantzule aniztasuna. 3. Erantzule zibilaren ordainezintasuna: kaudimengabeziaren arazoa. 4. Erantzukizun zibilaren exekuzioa. Halaber, egilea, EHUk finantzaturiko Delitutik eratorritako erantzunkizun zibilari buruzko ikerkuntza Proiektuko partaide da. Artikulu hau Donostiako Udaletxeko KARLOS SANTAMARIA II. Ikerkuntza Sarian akzesita irabazi zuen lanaren laburpena da.

1. Sarrera

1.1. Egintza ez-zilegi zibila eta penala: berdintasunak eta berezitasunak

Lehenengo komenigarria da erantzukizun terminoaren esanahia zehaztea: erantzukizuna norberaren edo beste baten (beste hau norberaren ardurapean dagoen pertsona izan daiteke, adibidez adin-txikiko bat) ekintzetatik edo portaeretatik eratortzen den egitatearekiko sortzen den lotura edo obligazioa izango da, legez edo hitzarmen baten bitartez ezarriko dena.

Bi eratakoa izan daiteke: zibila, egindako kalte bat ekonomikoki Erantzukizun zibilak beti diru-ordain bat galdatzen du, zeina eragindako kaltearen tamainakoa izango baita, baina ez du inoiz beste era bateko zigorrik eragingo: ondorioz, kaltegilea kaudimengabea izango balitz bere egoera ekonomikoa hobetu arte itxaron beharko da, ezin baita espetxeratze zigorrik ezarri lehenengo zehapenaren ordez. ordaindu beharra suposatzen duena eta penala (edo kriminala).

Azken honek erantzukizunaren bikoizpena eragiten du, zeren, alde batetik, sortutako galera ekonomikoa ordaindu beharko baita, alegia, erantzukizun zibila emango da; eta bestetik, gizarteari egindako erasoa ordaintzeko zehapen edo zigor bat ezarriko baita.

Kode Penalaren 116. artikuluak honela dio: delitu edo hoben baten erantzule kriminala dena arlo zibilean ere hala izango da egitate horretatik kalte-galerak eratorri badira.

Dena dela, errealitatean behintzat, ezin daiteke esan delitua ondorio zibilen sortzailea denik; hobe da ulertzea egitate bera dela ordena honetan ere eraginak sortarazten dituena.

Edozein gizarte zibilizatutan zehapen bat aplikatzea merezi duten jokaera ez-zilegiak aurkitzen ditugu; beste batzuk, ordea, biktimari eragindako kaltea ordaintzeko obligazioa bakarrik sortarazten dute

Zehapen penala merezi duten jokaerek gizarteko balore garrantzitsuenak erasotzen dituztenak izango dira: bizitza, ohorea, pertsonen segurtasun fisikoa, ordena politikoaren egonkortasuna ... Arlo zibilean ez-zilegiak diren portaerak sinpleki kaltegarri bezala definituko ditugu, besterik gabe interes partikular bat urratzen dutelako.

Bestalde, zehapen penalek eta zibilek xede edo helburu ezberdinak jarraitzen dituzte, lehenak egitate kaltegarrien egilea zigortu edo zehatu nahiko du Zehapen penalaren zigortze xedea egungo doktrinak zalantzan jarri du, autore berrien iritziz Zuzenbide Penalak delitugilearen bergizarteratzea izan behar baitu helburutzat eta ez hura zigortzea, erantzukizun zibilak, berriz, xede konpontzaileari edo osagarriari erantzuten dio.

Azken erakunde honen bitartez urratutako ondasuna atontzea lortu nahi da, eta horregatik posible da ordena zibilean adin-txikiko bat, ezgai bat, pertsona juridiko bat edo errugabea den sujetu bat ere zigortzea.

Helburu nagusia kaltetua indemnizatzea denez, bigarren maila batean uzten da erantzulea zehatzea. Autore famatu batek dioen bezala normalean kalte-ordainaren diru-kopuruak zigorra ezartzeak baino hobeto asetzen du (kaltetua); berau kasuaren berezitasunen arabera ezarri daiteke eta gainera irainorde formal bat izatera mugatu daiteke herrialde anglosajoietan gertatzen denaren antzera non penike bateko kalte-ordainak ere ezartzen baitira, eta batez ere, arazoa orden penalera pasatzeak ekartzen dituen ondorio larriak ekiditen ditu.